200 toki uztaileko Lezoko udaleku irekietan
3-12 adin tartekoei begirako udako aisia egitasmoaren izena emateko epea hilaren 30era arte izango da zabalik.
San Fermin eguna ere ospatzen dute herriko udalekuetan. Lezoko Udalak jakinarazi du jada uztaileko udaleku irekietarako izen emate epea zabalik dela- 3-12 adin tartekoentzako pentsatutako udako aisia eskaintza uztailaren 1etik 30era, astelehenetik ostiralera (09:30-13:30; Lezo Herri Eskolako jolastokian geldituko dira egunero), egingo da. 200 toki daude osotara. Goizeko topagune horietan ingurunea ezagutzeko, jolasteko, dantzatzeko, antzerkirako eta beste hamaika ekintzarako aukera izango dute izena eman, eta onartuak direnek.
Izena eman nahi dutenek Lezoko Udalaren webgunea balia dezakete (bertan informazio osoagoa ere lor daiteke). Bestela, Donibane kaleko Euskara eta Kultura sailen bulegoan ere apunta daiteke (astelehenetik ostiralera 08:30-13:30 tartean); azken kasu honetan, izen-emate orria sinatuta entregatu behar da.
Udalekuen prezio orokorra, haur bakoitzeko, 88 eurokoa da. Familia ugariek edota hobariak dituztenek gutxiago ordaindu behar dute. Plazak 200 dira, eta izen emateak horiek baino gehiago balira, zozketa bidez esleituko lirateke onartuak izan diren aurre-matrikulen plazak.
Haurtzaindegi zerbitzua ere izanen da udalekuak bitartean. Lanera joan behar duten gurasoei begirakoa da zerbitzu hori, eta udalekuak hasi aurretik (08:30-09:30 tartean) izango da martxan. Zerbitzu hori baliatzeko hilabeteko kuota 57 eurokoa izango da; hobariak dituztenek gutxiago ordaindu beharko dute.
