Reala dantza egiten babestu dute
Kopako finalean Reala babesteko Zubitxo Dantza Elkartearen ekimenez bi dantza saioren grabazioa egin dute Lezon.
Realak lezoarren babesa jaso zuen ostiral arratsaldean. Larunbatean Espainiako Kopako finala jokatuko du futbol taldeak Sevillan (Andaluzia, Espainia) Atletico Madrilen kontra, eta horri begira, Zubitxo Dantza Elkartearen ekimenez, talde txuri-urdinari bultzada emateko bi dantza saio egin eta grabatu zituzten ostiralean.
Lehenik eta behin, Zubitxoko dantzariek propio prestatutako dantzaldia grabatu zuten, Realari lotutako eta flamenko doinuko musikarekin. Ondoren, Gurutze Santuaren plazan, herri grabazioa egin zuten Realaren ereserkiarekin eta Agurra-ren pausoekin. Dantzariez gain, herritarrek ere parte hartu zuten grabazioan batzuk dantzan, eta besteak Anoetan (edo finala jokatuko den Cartujan) baleude bezala.
Jarraian, bi dantzaldien bideoak Zubitxo Dantza Elkarteak HITZAra bidalitakoak.
