Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Portuari etorkizunerako "asmo handiko apustuak" eskatu dizkiote alkateek, "ez errezeta zaharrak"

Pasaiako Portuaren Plan Estrategikoaren kontra azaldu dira Pasaiako, Lezoko eta Errenteriako alkateak. Planean transferentziari buruzko aipamenik ez izatea "onartezina" da haientzat.

Aizpea Otaegi (Errenteria), Teo Alberro (Pasaia), eta Mikel Arruti (Lezo) alkateak, atzo, portuko instalazioetan.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2026/05/06

Atzoko (hilak 5, asteartea) administrazio kontseiluan onartu zen Pasaiako Portu Agintaritzaren (PPA) 2025-2030 epealdirako Plan Estrategikoa. Kontseilukideen artean dira portuaren inguruko udalerrietako alkateak. Kontseiluan parte hartzeaz gainera, haiek bilkura horretan defendatutako argudioak jendartera zabaldu dituzte: planaren kontra agertu ziren. Agintarien ustez planean ez daude jasota etorkizunerako “asmo handiko apustuak”, “errezeta zaharrak” baizik. Azpimarra berezia jarri dute planaren barruan transferentziari buruzko aipamenik ez izatea, “onartezina” da hori alkateentzat. Beraz, “larriak diren hutsuneak” daude portuaren norabidea markatuko duen bost urteko bideorri horretan, “norabide okerreko” neurriak daude alkateen ustez hainbat alor baldintzatzen dituztenak. Bihar (hilak 7, osteguna) egingo du Plan Estrategikoaren aurkezpena PPAk.

Porruaren transferentziaren gaineko aipamenik ez izatea “kezkagarritzat” eman du Errenteriako alkate Aizpea Otaegik. Haren ustez, eskumen horren transferentziak ahalbidetuko ditu herritarrek beharrezko dituzten hobekuntzak, eta “bizilagunen beharrak eta portuaren jarduera uztartuko dituzten inbertsioak”. Inbertsio horiek portuaren lehiakortasuna hobetuko luketela aipatu du Otaegik, “ekonomia urdinaren baitako jarduera ekonomiko berriekin eta portu-hiri mugetan behingoz beharrezko inbertsioak gauzatuz”.  Pasaiako alkate Teo Alberrok erantsi du PPA Espainiaren titulartasunpean egoteak ageriko trabak dakartzala bertara: “Ikusi besterik ez dago zenbat atzeratzen ari diren Adinberri egoitzaren obra, edo lonja berri amaiezina”.

Planaren barruan Gaintxurizketan portuaren zerbitzurako legokeen plataforma logistikoa jasota dago. Irmo kritikatu du hori Lezoko alkate Mikel Arrutik. “Etxea teilatutik hastea da, are gehiago jatorrizko dokumentuak jasotzen zuenean, oro har, intermodalitatea bultzatzea. Plataforma horrek ez die egun portuak dituen beharrei erantzuten eta planta logistikoa eraikitzeak afekzio horiek lekualdatu besterik ez ditu egiten. Lehen pausoa egungo egoera eta fluxuak fidelizatzea izan behar da. Egungo azpiegiturak modernizatu eta espezializatzea eta horrela inguruko herritarren eta portuko langileen bizi-kalitatea hobetzea, portuko lehiakortasuna ere hobetzeko, bere jardueraren eraginak gutxitzearekin batera”. Planta logistikoaren alternatiben edo bideragarritasunaren azterlanik ez dagoela oraindik zehaztu du Arrutik.

Pasaiako alkateak gobernantza ereduari buruzko gogoeta egin du. Azaldu du erakundeen arteko lankidetza eraginkorra ezinbestekoa dela, “herritarren interesak erdigunean jartzeko”. Hori ez dela hala baietsi du Alberrok, adibidetzat jarriz Pasaiako Udalaren kontra portuak hainbat gairen gainean irekitako auzibideak, eta planaren behin betiko dokumentua sortzeko prozesua. Udalaren kontrako auzibideez honako iritzia du Pasaiako alkateak: “Horiek zuzenean talka egiten dute herritarrek demokratikoki hautatutako ordezkaritzarekin eta, beraz, herritarren eskubide eta nahiekin”. Epaitegian diren gaien artean, Pasaiako Udalaren Aparkalekuen Ordenantza berria dago. Alberro: “Benetako aldaketa nahi bada, hitzetatik ekintzetara igaro behar da: irekitako auziak bertan behera utzi, udalekin adostutako espazioen lagapenak behingoz gauzatu, ezinbesteko modernizazioak bultzatu, eta portuaren espazio publikoen kudeaketa tokiko erakundeen esku uztea urgentziazkoa da”.

Jasotakoak
Alkateek, planaren kontra zergatik egin duten azaltzeaz gainera, bertan haiek landu eta proposatutako hainbat alor kontuan izan direla zehaztu dute. Zuzenketak aurkeztu zizkioten planari, lau ardatzekoak: gobernantza partekatua, mugikortasuna, ekonomia urdina eta ingurumen trantsizioa: “Azken testuak hainbat hobekuntza jaso ditu, hein handi batean udaletatik eta tokiko ikuspegitik egindako lanari esker, besteak beste, ekonomia urdinaren aldeko HUB baten sorrera, ingurumen jarduketen plana (uraren, airearen eta zarataren neurketa iraunkorrekin), egungo azpiegituren eraginkortasuna hobetzeko asmoa, udalekin foro tekniko egonkorra eratzea, tren bidezko garraioaren beharra azpimarratzea, edo Pasaia-Bilbo-Baiona lan-ildoari jarraipena ematea”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.