Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ehozirien txilin-hotsak liluratuta

Gero eta gutxiago dira ehozirilariak. Galtzarabordako Gure Tokin bederatzikoa ari da ostegunero ikasten Arantxa Sistiaga sanjuandarraren gidaritzapean.

Bederatzi ehozirilari ari dira Galtzarabordako Gure Toki elkartean, Arantxa Sistiaga sanjuandarrak gidatuta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/22

Ehozirilari topaketa egingo dute hilaren 30ean Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian 10:00etatik 14:00etara. Bigarren ekitaldia izango da honakoa, eta iazkoaren parte hartze mugak gaindituta dator, 170 ehozirilari inguru batzea espero baitute antolatzaileek; 150 izan ziren iaz. Ehoziri lana plazara aterata, hura ikusarazi, sustatu eta belaunaldi gazteak erakarri nahi dituzte artisau lanbide eta diziplina artistiko hori gal ez dadin. Urteak daramatza Maria Jesus Garcia Vera errenteriarrak ehoziri lanak egiten; pasioa duela dio, harro. Pena du, zoritxarrez, ez dutelako belaunaldi gazteak erakartzea lortu arte horretara; baino ez du, ordea, itxaropenik galdu, eta larunbateko topaketa erakusleiho bikaina izango dela uste du, hauspoa eman eta ikusarazteko.

Hilaren 30eko topaketaren atzean, Gure Toki Galtzarabordako ehozirilari taldea eta udala. Bi horiek, eta lan mordoa ekitaldia egiten duten ehoziri lana bezain txukun eta dotore izan dadin.

Une honetan bederatzi emakume ari dira ostegunero, urritik maiatzera, 18:00etatik 20:00etara tailerra egiten Galtzaraborda auzo elkartearen lokalean. 80 urte ingurukoak dira horietako lau bat, eta 60 bueltakoak gainontzekoak. Hala ere, adinean arnas ematera etorri zaie 20 urtera heltzen ez den gaztea, «espero halako gehiago izatea eta animatzea ehoziri lanak egiten ikastera». Udalerrian tailerrean, irakaslearekin ari den talde bakarra da eurena Garciak azaldu duenez: «Etxean aritzen den jende gehiago da herrian, eta beraien artean elkartzen dira ere aritzeko, baino ez irakasle baten gidaritzapean. Topaketara joaten garenean elkartu egiten gara bidaia elkarrekin egiteko».

Askotariko lanak

Gure Tokin izan da Hitza, Galtzarabordako elkartean ari diren ehozirilariekin. Adi begiratzen diote esku artean duten lanari galderak erantzun bitartean, kuxina gainean itsatsitako kartoizko patroian orratzak zulatu eta ehoziriari eraginez bata bestearekin gurutzatuta etengabe. Bi urte darama haietako batek mantoi beltza egiten, abanikoa egiten ari da bestea, josiko duen soinekoarentzat apaingarriak bestea, kartera beste bat, «edozer egin daiteke». Ehoziri lanak egiteak denbora eskatzen du, eta horrekin batera, pazientzia handia. «Lan handia du eta jendeak gauzak azkar nahi ditu, hasi eta bukatu, eta hau ez da horrela, denbora handia eskatzen du». Pazientzia aritu ahala handitzen doa, argi esan du Garciak. Arte horrek atentzioa eman ziolako hasi zen bera, baina baita osasun arrazoiengatik ere: «Artrosiak hatzak desitxuratu dizkit, eta ehoziri lanak eginez mugikortasuna lantzen dut eskuetan, hatzetan. Errehabilitazio egokia da niretzat, on egin dit».

Gero eta gutxiago dira ehozirilariak, baita irakasleak ere, «ez dago ia». Beraiek bai, badute, Arantxa Sistiaga sanjuandarrak gidatzen ditu. Parpaila egin bitartean aitortu du kosta bazaie ere, berrikuntzak sartzen hasi direla, «hemen ez genuen ohiturarik koloretan aritzeko, zuri eta beltzarekin aritzen ginen eta pixkanaka hasi gara koloretako hariekin». Orduak eta orduak, egunak, eta kasu batzuetan lanaren tamainaren arabera urteak daude sortzen dituzten arte lan horien atzean, «saldu behar bagenitu egindako lan orduen arabera ez legoke ordaintzerik».

Alemanian izan berria da Sistiaga, Europako ehozirilari topaketa batean, eta harrituta eta txundituta itzuli da han ikusi dituenekin. «Benetako artelanak ikusi ditut, eta ehozirilariak horrela ikusten dituzte. Oso garrantzitsua da hori, hariekin eta ehoziriekin egiten duguna artelana delako, finean».

Sozializaziorako tresna

Ehoziri lanek zer ote duten hainbeste «engantxatzeko» galdetuta berehala erantzun du Garciak, pentsatu ere ez du egin behar izan: «Ikaragarri erlaxatzen du. Hasieran ez, ikasten ari zarenean urduritu egiten zara eta gihar tentsioa ere sortzen zidan niri. Orain, berriz, erabat erlaxatzen naiz. Askotan ordubeterako jarri eta lau edo bost ordu eman ditzaket». Egin dituztenak, askotarikoak: soinekoentzako apaingarriak, paparrekoak, ohegainekoa, baserritar jantziaren azpikogonaren parpailak, erlojua, amets harraparia, jaiotza… Askotarikoak, eta horietako batzuk, pentsaezinak: «Behar den bakarra pazientzia da, lasaitasunez hartu eta prozesua gozatzea».

Topaketan egiten duten lana ikusteko aukera izango da, baita harritzekoa ere, ederrak direlako benetan emaitzak, «lan handia dago atzean, dedikazioa… Bide batez, ea ikusita jende gehiago animatzen den hastera honetan».

Euren taldera ere deitu du Garciak. «Ostegunetan egiten ditugu saioak 18:00etatik 20:00etara Parke kaleko 22. zenbakian dagoen auzo lokalean, Gure Tokin». Parte hartzeko ez da ezinbestekoa auzokoa izatea, «behar den bakarra interesa izatea da». Topaketarekin ginga jarriko diote ikasturte honi, eta hurrengorako izen ematea irailean zabalduko dute.

Penaz esan du berriro gazte jendea ez dela animatzen. «Azkenean galdu egingo da eta horrek tristura ematen dit. Belaunaldi aldaketarik ez badugu egiten, lekukoa inork ez badio hartzen, desagertuko da. Bizi osoan ikusi dut nik ehozirilari lanak egiten, oso polita da, eta gainera gure artean sozializatzeko balio digu, elkarrekin aritzeko, elkar entzuteko, eta askotan barre egiteko. Jendea animatzea gustatuko litzaiguke».

Ehozirilarien lana, nola egiten duten, erabiltzen dituzten tresnak eta teknikak gertu-gertutik ikusteko aukera emango du hilaren 30eko topaketak. Gerturatzen direnek gozatuko duten zalantzarik ez da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.