
Arnasa kentzeko moduko finala izan zen igandekoa, harmailak jendez lepo, eta emozio bizia partidetan. Azkenean, txapelak etxera.

Errenteriarrak abantaila argiarekin iritsiko dira finalerdietako itzulerako partidetara, nagusitasunez gailendu baitziren ostiralean Donostiako taldearen aurka.

Bi finaletara sartzea lortu zuten joan den asteburuan EPLEkoek. Taldekako Erremintakoan eta Gipuzkoako Gazte Mailako Eskuz Banakako Trinkete Txapelketan.

Partidak irabazita finalean sartu da Errenteria Herriarteko txapelketan . Horrenbestez, Donostiaren aurka ariko dira datorren asteburuan Herriarteko Pala Txapelketa poltsikoratzeko, orain arte bezala, fin lanean.

Ezaugarritzen dituen talde izpiritua ateratzen saiatuko dira Ibon, Ruben, Yorel eta Abel itzulera partidei begira emaitza ona lortzeko.