
Ezagutzarik ez duten helduei begirakoa da tailerra, eta 12 urtetik gorako gaztetxoek ere izango dute parte hartzeko aukera. Gehienez hamar parte hartzaile onartuko dituzte tailerrean, eta laguneko 10 euro balio du.

'Bitxikeriak' lelopean, Agara Agirre eta Laura Aguilar bitxigileek ikastaroak emango dituzte Torrekua eraikinean 10:00etatik 12:00etara.

Haurtzarotik barru-barrutik sentitzen zuen harrari bide emanez bitxigintzan murgilduta dabil aspalditik Agara Agirre; Errenteriako Torrekuan du tailerra, Habian! Kreaktibo enpresa hazitegian.