
Neurgailua San Pedrora lekualdatuko dute gero eta, besteak beste, portuak sortzen duen kutsaduraren berri emango du. EH Bilduk proposatuta ezarri dute.

Errenteria-Oreretako biztanleek arnasten duten airearen kalitatea 2004-2005ean arnasten zutena baino hobeagoa da. Hala ondorioztatu du 2018. urtean zehar EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika fakultateko Ingeniaritza Kimikoko taldeak egin duen ikerketarekin.