
Albinoak laguntzera joan, eta Emory eta Akei gurutzatu zaizkio bidean antxotarrari. Lehenak dena galdu du lesbiana delako; bigarrena transexuala da, hitz hori existitzen ez den estatu batean.

Pasaitarra da, antxotarra, 30 urte besterik ez ditu eta duela bost urtetik dago Txinan; matematiketan lizentziatua, bost hizkuntza dakizki eta gaur egun LKSk Shanghain duen bulegoaren zuzendaria da.