
Azaroaren 10a Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Eguna da, eta Errenteria-Oreretako talde sozialistak omenaldia egin zuen igandean Fanderiako Bakearen Parkean dagoen monolitoan.

ETAren desagerpenaren ondorengo elkarbizitzaz mintzatzen jarraituko da beraz Xabier Madariaga kazetariak gidatzen duen programa eta Errenteriaren esperientziari erreparatuko dio bigarrenez.

Hamar urte zituela ETAk jarritako bonba motxila batek eztanda egin eta zauritu zuen Alberto Muñagorri errenteriarra. Hanka eta begi bateko ikusmena galdu zituen. Beste biktima batzuekin batera, bere testigantza ematen ari da.