
Larunbatean Baratza Parkean izango dira Aranzadiko kideak 10:00etatik aurrera, anfibioentzat bertan egokitu duten putzuan.

Gaurtik hasi eta abenduaren 12ra bitartean Euskal Herriko anfibioak argazki erakusketa izango da zabalik Xenpelar Etxean.

Udalerrian osatzen ari den putzu sarea ezagutzeko helburuarekin, Lezoko Institutuko ikasleek irteera egin zuten joan den hilaren 9an. Aranzadi Zientzia Elkarteko herpetologoen laguntza izan zuten gaztetxoek.