
Dozenaka herritarrek egin dute bat mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin gaur arratsaldean. Enegarrenez eskatu du politika errealak ezartzeko eta autodefentsarako hautua berretsi.

Indarkeria matxistak utzi dituen datu "beldurgarriak" nabarmen jarrita, antolakuntza eta militantzia feministara deitu dute: "Borroka kolektiboak eta emakumeen arteko antolakuntza eta saretzeak askeago egingo gaituelako".