
Familia Guneak eta Erdiguneko Ludotekak ekipamendu berrituak izango dituzte Olibeten; gazteek berriz, Gazteleku berria Ondartxon.

Egoeraren jarraipena egiten ari dela gogorarazi du udalak, eta beraz, osasun agintaritzaren gomendioen arabera hainbat neurri berri har ditzakeela zehaztu du, egunez egun, egoeraren bilakaerara egokituta.

Beraungo Kultur Etxearen lanak hasi dituzte. Liburutegia, jardueretarako eremua, eta haur txokoa izango ditu. Zu! arreta zerbitzuaren leihatila ere kokatuko dute bertan. Auzoetatik gertuago izatea «lehentasuna» dela dio udalak.