
Oarsoaldeko Ekonomia Sozialaren Mahaiak inguruko hamar eragilerekin hasiko du bere ibilbidea.Pertsonen parte hartzea, ekintzailetza eta garapen eraldatzailea jarriko dituzte mahai gainean.

Garapen ekonomikorako eredu ezberdin bat proposatu nahi dute, txikitik hasita eta beste eragile batzuekin saretuz, eskualdeko egoera sozioekonomikoa iraultzeko.

Ekonomia sozial, solidario eta elkarlanekoari buruzko lehenengo topaketa ospatuko da Torrekua eraikinean maiatzaren 10ean.