
Ikerketa lan sakona egin du Xabier Susperregik Beltranen izena eta historia lehen lerroan jartzeko, eta indarkeria matxistaren memoria historikoan urratsa aurrera egiteko.

Elisa Beltran Ruiz de Alda indarkeria matxistaren memoria historikoaren parte da. Hura oroitu, eta aitortza egin diote haren hilketa matxistaren gainekoak agerian jarrita.

Beltran errenteriarra zen. Haren senarrak hil zuen 1948an, Donostian, itsasora botata.