
Memoria Historiko Feminista eraikitzeko urrats erraldoia egin dute Errenteria-Oreretan, 'Ulertzea, bizitzaren bila. Emakume gazteen bahiketa eta bortxaketa, 1979-1980' liburua osatuta. Atzo aurkeztu zuten; argia eman diete gertakariei, baina inpunitateak indarrean jarraitzen du 45 urte geroago. Feminismotik ikertzen jarraitzeko eskaera egin dute.