
Historikoak izango dira igandeko pilota partidak, inoiz ez dutelako emakumeek final erdirik jokatu Errenteriako pilotalekuan, zuriz jantzita eta txapelketa ofizial batean.

Zortzi bikote arituko dira nor baino nor Antxoko pilotalekuan martxoaren 1ean (igandea) 11:00etatik aurrera. Sartzeko txartelak doan banatuko dituzte plaza guztiak bete arte.