
Hamarretan puntuan heldu da Emakumeen Mundu Martxaren karabanara Kampsako eremura, txalo artean hartu dute bildutakoek eta ekitaldia egin dute ondoren.

Goizean helduko da Emakumeen Mundu Martxa eskualdera, eta merezi duen harrera egiteko 9:45ean Errenteria-Oreretako Renfeko geltokian egin dute hitzordua.

Oiartzungo Feministen Asanbladak deitu du ekimena Emakumeen Mundu Martxaren harira.

Baso horren bidez, Zugarramurdiko epaiketetan kondenatutako Zozaiako Mari errenteriarra omenduko dute.

Asteazkenean iritsiko da Emakumeen Mundu Martxa Oarso Bidasora. Irungo Santiago zubian emango diote ongi etorria, eta Errenteria-Oreretan egingo diote agurra hurrengo egunean