
Arrakastaz bukatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak Beraun auzoko bi eraikineko 63 etxebizitzaren birgaitze integrala. Halaber, auzo horretako espazio publikoa urbanizatzeko eta hobetzeko lanekin jarraitzen dute. Bisita egin dute bertara gaur eguerdian Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak.

Errenteriako Udalak 865.000 euro bideratuko ditu eraginkortasun energetikorako inbertsioak egitera, iazko kopurua hirukoiztuta.