
Hainbat erakundek adostutako adierazpenarekin bat egin du udalak, eta hainbat konpromiso berretsi ditu. Arratsaldean, ekitaldiak.

Bizikidetza baketsu baten aldeko adostasun eta ulermen bateratuaren beharrak batu dituela azaldu dute, eta erantsi ez dutela indiferente jokatzeko asmorik elkarbizitza eta herritarren arteko harreman onak "higatzen" dituzten errealitateen aurrean, are gutxiago, intolerantzia edo gaitzespenerako jarrerarik sustatzeko intentziorik.