
Gipuzkoako liga amaituta, bertan onenak izan diren dantzariak Gazte mailako V. Aurresku Txapelketa Nagusia jokatuko dute igandean. Bi topagune izango ditu Aurresku Txapelketa Nagusiak: Errenteria-Oreretan ariko dira A eta B saileko dantzariak, eta Legazpin D sailekoak.

Errenteria-Oreretako saioa Niessen Kulturgunean izango da, 11:30ean, eta 2009 eta 2014 urteen artean jaiotako dantzariek hartuko dute parte.

Urriaren 25ean izango da Erein elkarteak antolatutako bertso jaia; sarrerak, 10 euroan dira salgai.