
Eguzki talde ekologistak txalotu egin du erabaki hori, baita udala zoriondu ere, "ibaiaren konektibitate ekologiko hobea ahalbidetzeko eta Natura 2000 sareko kokagune honetan izokina berreskuratzeko apustua egin duelako".

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak ekoizpen elektrikorako Ereñozuko Urumea ibaiko uren 4.000 litro segundoko aprobetxamendu eskubidea iraungitzea erabaki zuen. Errenteriako Udalaren jabetzakoa da aprobetxamendu eskubide hori.