
Errenteria Musikalen izena emateko epea astelehenean (hilak 12) zabalduko dute, eta lehen aldiz matrikulatu nahi duten ikasleek hilaren 23ra arte izango dute horretarako aukera.

Musika edo dantza ikasketak hasi edo jarraitu nahi dituztenek musika eskolako bulegoan jaso dezakete ikasgaien gaineko informazio guztia.