
Erretiratuen elkarteekin eta auzo elkarteetako emakumeen taldeekin elkarlanean kolektibo horri erantzun eta sozializaziorako zein askotariko ekintzak egin ahal izateko egitaraua osatu du udalak.

Helburua, astebetez egitarau oparoa eskaintzea herritar orori, eta urtean zehar elkarteetan ehunka jubilatuk egin dituzten lanak ikusgai jartzea.

Hilaren 16an, astelehena, hasi eta 20ra arte hainbat ekintza antolatu dituzte erretiratuek nahi duen herritar orok parte har dezan.