
Irungo Udalbatzak Jokabide kodea, gobernu ona eta Irungo Udalaren kalitate instituzionalaren aldeko konpromisoa izeneko dokumentua onartu zuen asteazkenean, EAJren, PPren eta PSEren aldeko botoekin, eta EH Bilduren eta EBren abstentzioekin. Eudelek bultzatutako iniziatiba bat da eta Euskal Herriko zenbait herrietan onartu dute dagoeneko. Herritarrek politikariengan duten iritzia nolabait ere aldatzea bilatzen du kodeak.