
Euskararen egunerako domeinu berria aktibatua egoteko eskatuko dute mozio bidez Pasaiako EAJko udal taldeak alkateari eskatu dio udalaren domeinua, .eus domeinu bezala erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak eman ditzala, hartara, Euskararen Egunerako, (abenduak 3) aktibatuta egon dadin. Bide batez herritarrei eta enpresei ere luzatu diete deia .eus domeinura bihur daitezen.