
Martxoaren bukaeran iragarri zuen Espainiako Barne Ministerioak presondegi aldaketa. Zueran tarteko egonaldia egin behar izan du.

Lezotik 700 kilometro baino gehiagora egotetik, 264ra egongo da euskal preso lezoarra. 30 urteko zigorra betetzen ari da.

Fanekas dagoen moduluan ez dute hauteman COVID-19 positiborik.

Lorentxo Aiestaran Alacanteko (Espainia) Villena espetxean aurkitzen da, Euskal Herritik 700 kilometrora.

Lorentxo Aiestaran Fanekas euskal presoa hilaren 23an eta 24ean epaituko dutela jakitera eman du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ustezko bi delitu egotzita epaituko dute preso lezoarra. Batetik, 1980an Agurainen (Araba) izandako txirrindularitza proba batean hiru guardia zibilen hilketan parte hartzea leporatzen diote. Bestetik, urte berean, Gasteizko Udaltzaingoaren buru Eugenio Lazaroren erailketarekin harremana izatea ere egotzi diote Fanekasi.