
Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek greban jarraitzen dute, eta azken plenoan agerraldia egin zuten, zinegotziekin parez pare aritzeko.

Datorren astelehenean hasiko dute hitzarmen propioa lortzeko lanuztea. Aste osoan zehar kaleak hartuko dituzte, eta babesa galdegin dute.