
Habetze lanen aurrekontua etxetik aterarazitako 20 familiek, inguruko beste bizilagunek nahiz behealdeko lokalen jabeek ordaindu beharko dute. Oraindik falta dira obra gehiago.

Hilabete hasieran Trintxerpen hustutako bi atarietako bizilagunek bi aste eman dituzte lagun eta senitartekoen etxean bizitzen. Segurtasun lanak eginda, atzo bueltatu ziren etxera.