
Festa ikaragarri eta beldurgarria egingo dute Abaraxkakoek antolatuta. Garai bateko ohiturei keinu eginez, Gau Beltza ospatuko dute. Nekane Martiarena Abaraxkako kideak eman ditu xehetasunak.

Halloweenen kutsu kontsumistatik aldentzeko saiakerak ugaltzen ari dira. Oiartzunen, bihar, Gau Beltza gaurkotuko dute bigarren urtez.



Gau Beltza edota 'Halloween', izango dute bihar hizpide Eibarko Markeskoa Jauregian. Euskal Herriko zenbait kultur eragile bilduko dira, Gau Beltza antolatzeko oinarri teoriko eta praktikoak adostu eta partekatzeko.
