
Helburu nagusia, Errenteria-Oreretara bizitzera etorritako bizilagun berriei harrera egokia eskaintzeko baliabideen gainean hausnartu eta horien kalitate eta integraltasuna bermatzea da.

Herrira iritsi berriak diren bizilagunei begira Ongi etorri Errenteriara saioak antolatu dituzte bihar.

Ongi etorri saioa hiruhilero egingo dela jakinarazi dute. Saioak irauten duen denboran haurtzaindegi zerbitzua izango dute eskura bertaratzen direnek.