
Pasaiako arrokek gordetzen duten historia ezjakina bezain liluragarria da. Txema Hernandez dibulgatzailea kaleek ezkutatzen duten xarmaren eta badiaren sorreraren inguruan aritu da.

Azken bi hitzaldiak Antxon eta Trintxerpen izango dira, datorren astearte eta asteazkenean, 19:30ean. Zuzeneko esperimentuak eta laginak ere aurkeztuko dituzte.

Udalerriko aniztasun geologikoa jorratuko da lau hitzaldi didaktikoren bitartez, haietako bakoitza Pasaiako barruti batean. Iniziatibari amaiera emango diote liburu batekin.