
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten, 65 urtetik gorakoak diren eta ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak aske uzteko eskatu dute Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten bederatzi alderdi politikok.

Balkoietan egin beharrekoa da Sarek eta Etxeratek antolatu duten iniziatiba, baina sare sozialetara eraman nahi dute ondoren ahalik eta gehien zabaltzeko. Helburua, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak bertan behera uztea.