
Pasaiako kirol talde guztiek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan, Sanpedrotarrako Lehen Mailako Gazteek izan ezik, atsedena baitute.

Kirol modalitate guztietako entrenamenduak hasiak dira. Oraindik, baina, asteburuan lehiatzeko aukera izango duten bakarrak Antxo A.F. eta Pasaia K.E. dira.

Udalerriak gorriz jarraitzen du, eta horrek eragina dauka, ezinbestean, kirol jardueretan ere. Pasaiako futbol lehia gehienak atzeratu behar izan dituzte.

Futboleko liga gehienak hasi dira dagoeneko; Pasaiako taldeetatik Sanpedrotarra izan da garaipena lortu duen bakarra. Gainontzeko kirolek ez dituzte lehiak hasi oraindik.