
Igandetik hasi eta urteko azken egunera arte hainbat jarduera antolatu ditu Sare Herritarrak, euskal errepresaliatuen egoera ezin dela gehiago luzatu esateko.

Euskal preso eta iheslarien aldeko hainbat ekimen antolatu dituzte Gabonetarako. Hauxe da egitaraua: Gaur: 19:00tan, San Tomas eguna Baleak-en: txistorra jatea. Abenduak 24, astelehena: 19:00tan, Herriko Etxearen aintzinean, Olentzeroren etorrera. Abenduak 28, ostirala: Denak Donibane Lohitzunera! Abenduak 29, larunbata: 11:00tan, elgarretaratzea Sokoburun. Abenduak 31, astelehena: 17:30ean, Kanttutik abiatuta Xaiara, auto karabana. Ondoren ez dauden alde brindisa egingo dute Xaian.

Gabonetako egitaraua aurkeztu du gaur eguerdian herri bilguneak