
Irrati libreen Lehen Iberiar Katekada antolatu dute eta Oreretako Zintzilik Irratia bertan arituko da. Igandean (hilaren 10ean) egingo dute 08:00etatik 22:30etara, eta Espainiako Estatuko komunikabide alternatiboen irrati maratoia izango da.

Irratsaio berezia 10:00etatik 14:00etara egingo du Oreretako irrati libreak.

Iniziatiba berria jarri dute martxan Zeorri aldizkariaren atzean dauden gazte lezoarrek, Zeorri uhinetara eraman eta irratsaioa sortu dute.

Isolamendua apurtzen irratsaioa jarriko du martxan Zintzilik Irrati libreak, komunikazio gune bat zabaltzeko konfinamendu egoeraren aurrean. Astelehenetik ostiralera izango da martxan, 16:00etatik 18:00etara, eta FM 100ean eta webgunearen bidez entzuteko aukera izango da.