


18:00etan, azalpenen eta txalapartaren ondoren, irrintziarekin lehertu zen festa. Edalontziekin eman zuten zenbakiaren zozketan, berriz, honako zenbakia suertatu zen irabazle: 2.418. Hamabost eguneko epea dauka irabazleak, OARSO BIDASOKO HITZAtik opari...


Eragin nabarmena izaten ari da gaurko greba orokorra Bidasoan eta Oarsoaldean. HITZAk argazkian bilduma egin du

OARSO BIDASOKO HITZAren Neguko I. Argazki Lehiaketaren sari emate ekitaldia ostiralean izan zen, Arkaitza tabernan. Parte hartzaileen irudiekin erakusketa zabalik da.




Topoak 100. urteurrena beteko duela eta, Irungo Udalak 2013. urteko egutegia horren argazkiekin osatuko duela jakitera eman du. Irungo Argazkilaritza Elkarteak (IAE) eta Bidasotarra 7301- Amigos del Ferrocarril elkarteak argazkien bilduma osatzen lagundu dute. Topoak Irunetik Donostiara egindako lehen joan-etorriaren 100 urte beteko dira, bihar –abenduak 5–, baina 1913. urtera arte ez zen erabat finkatu zerbitzua. Hendaiarainoko ibilbidea ere osatu zen urte hartan. Hala ere, ibilbidearen estreinaldian istripua eduki zuen bide estuko trenak. Irundarrek emandako laguntzarengatik titulu “oso humanitarioa” eman zion Alfontso XIII. erregeak Iruni. Istripuaren gaineko irudiak ere bilduko ditu egutegiak. Banaketa Tokiko gobernuak jakinarazi duenez, egutegiaren 12.000 ale argitara emango dira abenduaren 18rako. Jose Antonio Santano alkateak banatuko ditu lehen aleak, abenduaren 18an bertan, HAZ bulegoan (11:00). Bestela ere, HAZ bulegoan bertan eskuratu ahal izango dituzte interesatuek.