
Herriko festen aroa irekiko dute Lezoko mendekosteek. Hilaren 17tik 19ra ospatuko dira, eta indartsu datoz, 32 jardueraz osatutako egitaraua eraiki baitu Jai Batzordeak.

Trintxerpeko Korkoiburuek eta barrutiko hainbat eragilek egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Karpa nagusia Gudari plazan kokatuko dute.