
Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, zortzi talde eta 350 dantzari bilduko dira Errenteria-Oreretan. 11:30ean hasiko da dantzaldia, eta herriko kaleak hartuko dituzte.

Hilaren 24an, igandea, izango da, 12:00etan, Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, eta aurten zendu den Javier Ormaetxea omenduko dute.