Pikabea-Dorronsoro eta Lobete-Lozano partidetatik aterako dira bi finalistak. Finalak larunbatean jokatuko dituzte.
Lezoarrak otsailaren 8an jarriko dira martxan ostegun zuriarekin, eta otsailaren 13an itxiko dituzte jarduerak Trapujaleren epaiketarekin. Aurten, Trapujale taldeak Lezoko Dantzazaleen ibilbidea errekonozituko du, 15 urte bete baitituzte.
Gazte taldeak Larunbat Gorrirako (hilak 10) programatu ditu inauterien bueltako jarduerak. Karropoteoa, argazki erraldoia eta aurkezpena, afari herrikoia eta elektrotxaranga bat dira proposamenak.
Koldobike Gezalak eta Josetxo Etxandik lezoarren aitortza jasoko dute Santakrutz Jaietan. Herriko bi pilotaleku nagusiei haien izena jarriko diete.