
Sansberroren heriotzaren 78. urteurrenean, nazien kontzentrazio esparruetan eraildako oiartzuarra gogora ekarri dute dozenaka herritarrek.

Omenaldi horren bidez, deportatuaren jaiotetxean plaka bat jarriko dute, Nicolas Guerendiain Irungo elkarte errepublikanoak jakinarazi duenez.

Simone Chrisostomen, bizirik dagoen euskal deportatu bakarraren, testigantzarekin zabalduko dute erakusketa bihar (irailak 1) 18:00etan.