
Albaolak Aprendiztegi abiatu zuen 2017an, Nazioarteko Ontzigintza Tradizionaleko Eskola, helburu argi batekin: ogibidea ez galtzea. Ordutik, hainbat arotz pasatu dira Pasaiatik.

Orlagh Thomson eta Oscar Cebria dira graduatu berriak. Hiru urte pasa dituzte Albaolan ikasten, eta atzo jaso zuten graduazio diploma. Orotara, hamalau dira Alabaolan graduatu diren ikasleak zentroak 2017an ateak ireki zituenetik. Ekitaldia borobiltzeko, 'Rosan' itsasontzi irlandarra itsasoratu zuten.