
Lore eta Landare Azoka Berezia egin dute goizean zehar Gamon Zumardian. Erositakoarekin lan egiten hasteko erabiliko dute askok arratsaldea.

Matxain biribilgunea, Foru Plaza, Monfrague biribilgunea, Musika Plaza, Biteri sarrera, Zumardiko iturria eta Tulle biribilgunean jarri dituzte loreak.

Hilaren 18an izango da tailerra, 18:00etatik 19:30era. Bertaratzen direnei tomate landareak oparituko dizkiete.