
Lartzabalen lehen arretako osasun zentro bat jartzeko proposamen bateratua egin dute bi udalek.

Kalera deitu du OPA Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak. Hilaren 17an, manifestazioak egingo ditu Donostia, Bilbo eta Gasteizen, eta horiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.

Iztietako anbulatorioaren egoerarekin kezkatuta mozioa aurkeztu zuten atzo auzo elkarteek plenoan. EAJk izan ezik, gainontzeko alderdi guztiek bat egin dute "oso larria" den egoerarentzat aterabidea eskatzeko.

Sinadura bilketa egiten ari dira Iztietako anbulatorioan Osasun Sailak ezarritako murrizketak salatu eta kalitatezkoa eta duina den zerbitzua berrezartzea eskatzeko. Hilabete osoan zehar jasoko dituzte sinadurak, goizez.

Lehen asteleheneko hitzordua bigarren astelehenera aldatu dute, zubia dela-eta.

Lehen arretaren egoera "kezkagarria" salatzeko kalera irten dira gaur herritarrak. Hitzaldi, manifestazio eta elkarretaratze bat egin dituzte euren aldarriak helarazteko.

Datorren asteartean, martxoaren 30ean, Errenteriako Iztieta osasun zentroan elkarretaratzea egingo du sindikatuak, eguerdiko 12:30etan.