
Europako ETTU Kopako final zortzirenetan aritzeko eskubidea irabazi zuen asteburuan Leka Enea Mahai Tenis Elkarteko gizonen taldeak. Roskilden (Danimarka) zuten jokoan irundarrek hurrengo fasera sailkatzeko lehia, beste hiru talderekin batera: Soko Kra...

Irungo Leka Enea mahai tenis taldeko neskek hasiera bikaina eman zioten denboraldiari, igandean Krafft Atletico San Sebastianen aurka irabazita (4-1). Giro oso ona izan zen Hirubide Institutuko kantxan, eta ez zen gutxiagorako, aurreneko aldia baitzen Gipuzkoako bi talde elkarren aurka aritzen zirela emakumeen maila gorenean. Etxekoen artean Kelly Sibleyk bere maila erakutsi zuen; Britainia Handiko txapeldunak partida guztiak irabazi zituen, banakako biak —Marta Vegaren eta Tin Yuanen aurka (3-0 eta 3-2)— eta binakakoa Tong Tangekin bikotea osatuz —Tian Yuan/Vegaren kontra (3-1)—. Tang txinatarra Susana Geari gailendu zitzaion (3-0) eta Irene Muñozek ezin izan zuen donostiarren Txinako jokalaria menderatu (1-3). Mutilen porrota Gizonen Superdibisioan ere estreinako jardunaldia jokatu zuten asteburuan. Leka Eneak iazko denboraldiko txapeldunaren kantxa bisitatu zuen, DKV Borges taldearena. Erraz nagusitu ziren etxekoak (3-0), irundarrei aukerarik txikiena ere eman gabe. Datorren larunbatean jokatuko dute bigarren jardunaldia: Arteal Santiago taldea mendean hartzen saiatuko dira irundarrak, Hirubiden. Gain Gaineko zentroari argi berdea eman diote Irungo Udalbatzak Gain Gainean eremuan xehetasun azterketa egitea onartu zuen herenegun eginiko ezohiko bilkuran. Erabaki horrekin Prudencia Arbide eta Olaketa kaleetako hirigintza biribildu eta etorkizunean parkearen goialdean eraikiko duten Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentroko lanak abiarazi nahi dute. Leka Enearen esku Herenegungo bilkuran ez zuten etorkizuneko zentroaren kudeaketaz [...]

Leka-Enea mahai tenis taldeak garaipen erreza eskuratu zuen larunbatean superdibisioko 11. jardunaldian, Termotur Calellaren aurka (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Hirubiden jokatutako lehian (3-0). Horrela, Sonia Etxazarretari prestatutako omenaldia ...

Gaixotasun luze baten ondoren Sonia Etxazarreta mahai-tenis jokalari irundarra zendu zen larunbatean, 42 urte zituela. Inoiz Euskal Herrian egon den emakumezko mahai tenis jokalari hoberena izan da. Leka-Enea taldea maila gorenera igotzen laguntzeaz gain, hainbat domina lortu izan ditu Espainiako txapelketetan, unibertsitarien, helduen eta beteranoen mailetan. Estatuko selezioarekin internazionala izatera iritsi zen.

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak, La Caixa fundazioarekin eta Izarbide elkartearekin elkarlanean adineko pertsonei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte. Jendea 3.0 programaren baitan kokatzen dira tailerrak eta bertan parte hartu nahi duten lagunek, izena eman dezakete dagoeneko. Tailerrak Luis Marianoko zentroan eta Leka Eneako zainpeko etxebizitzetan garatuko dira. Osasunarekin lotutako tailerrak izango dira Luis Marianon garatuko direnak. Irribarre batekin esnatzea tailerra atsedenarekin lotuta egongo da. Hau da, lo egiterako garaian arazoak dituzten pertsonei zuzenduta dago, eta atseden hartzen ikasteko zenbait estrategia landuko dira bertan. Tailerra abenduaren 3, 4 eta 5ean izango da, 17:00ak eta 19:00ak bitartean. Luis Marianoko zentroak hartuko duen beste ikastaroa Zahartze aktiboaren garrantzia izango da. Bertan, gorputza eta garuna nola funtzionatzen duten aztertzeaz gain, nola zahartzen diren ere ikertuko dute parte hartzaileek. Zahartzearen ondorioak -gaixotasunak barne- ikustea eta bizimodu aktiboaren garrantziaz jabetzea dira xede nagusiak. Abenduaren 10, 11, 12 eta 13an garatuko da tailerra, 17:00etatik 19:00ak bitartean. Leka Eneako etxebizitzak Irakurle handiak tailerra antolatu du Gizarte Ongizate arloak Leka Eneako babespeko etxebizitzetan. Adineko pertsonen topagune izatea, eta komunikazioa eta gizarte harremanak lantzea dira tailer horren helburu nagusiak. Tailerra astelehenetan egingo da: azaroaren 5, 12, 19 eta 26an eta abenduaren 3 eta 10ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean. Horiek horrela, [...]

Irungo Leka Enea mahai tenis taldeak asteburuan ekingo dio ETTU CUP Kluben arteko Europako Kopako aurtengo ekitaldiari. Aurten, gainera, etxean jokatuko du lehen erronda, 3. multzoaren barruan. Larunbatean eta igandean izango da, hilaren 3an eta 4an, Hirubide ikastetxean (Anaka). Irundarrekin, DT Union Luxembourg, Libertas Marinkolor (Kroazia) eta DSG Union Waldegg Linz (Austria) taldeak lehiatuko dira. Azken hauek dira, Leka Enearekin batera, bigarren fasera sailkatzeko aukera gehien dituztenak. Ahalik eta zale gehien bildu nahian, partidak ikusteko sartzea debalde jarri dute. Larunbatean egun osoz arituko dira, eta igandean goizez. Larunbateko partidak. Goizez, 10:00etan. Leka Enea – DT Union Luxembourg DSG Union Waldegg Linz – Libertas Marinkolor Arratsaldez, 17:00etan. DT Union Luxembourg – DSG Union Waldegg Linz Libertas Marinkolor – Leka Enea Igandeko partidak, 10:00etan Leka Enea – DSG Union Waldegg Linz Libertas Marinkolor – DT Union Luxembourg Aurtengo taldea 2011-2012 denboraldirako gizonen lehen taldean iazko hiru jokalari berak jardungo dute, hots, Zoltan Batorfi, Endika Diez eta Zhang Sining. Ordezkoen artean nobedade bat dago, Endika Gonzalez hondarribiarra sartu baita taldean; berarekin batera Gorka Fernandez, Iker Martinez, Victor Santamaria eta Sergio Rodrigezek osatuko dute ordezkoen aulkia.

Antolatzailea: Leka Enea Mahai-Tenisa.
