
Zaintza eta ahalduntzea «indibidualetik kolektibora» bihurtzen dihardute bi psikologoek. Pertsona lodien aurkako egiturazko indarkeria lantzen ari dira ‘Lodifobia gorpuztua’ ikastaroarekin.

Maddi Gutierrez eta Leire Murgialdayk eskainiko dute Jabekuntza Eskolaren baitako ikastaroa. Hilaren 14ra arte eman ahal izango da izena.