
Interesdunek urriaren 10era arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Zu! Zure Udala Arreta Zerbitzura jo behar dute astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, edo astearte eta ostegunetan 07.30etik 19:00etara.

Galtzarabordan kokatutako bost pisuko eraikinean, zazpi etxebizitza, hiru gune komunitario, eta 26 logela ditu etxebizitza komunitarioak. Pertsona bakoitzak gela bat izango du.