
Udalak eta herriko elkarteek Azaroaren 25era begirako programa osatu dute, elkarlanean. Indarkeria matxistaren kontrako borrokan pausoak ematen jarraitu nahi dute. Jarduerak hilaren 19tik abenduaren 1era izango dira.

Azaroaren 25aren harira antolatutako saioa da. 17:00etan hasiko da eta Lucia Nieto da hizlaria. Horrez gain, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du larunbaterako Antxoko Biteri plazan, 12:30ean.