
Lanak egiteko kontratua pasa den abenduan sinatu zutela eta lanak berehala hasiko dituztela nasen arteko lur azpiko pasabidea egiteko esan du Adif-ek.

Lehenik eta behin, geltoki parean Adif-ek duen biltegia eraitsiko dute. Urtebeteko epean amaituta izango dela pasabide berria jakinarazi du Adif-ek.