
ETSko arduradunekin bilera eginda, auzo elkarteek batzarrera deitu dituzte herritarrak. Toporako nahi duten irtenbide integrala mahai gainean jarri dute: lurperatzea. Horren aldeko lanera deitu dute.

"Garrantzi bizikoa" da herriaren etorkizuneko garapenerako Palenciaren hitzetan proiektu hori, baita herritarren bizi kalitatea hobetzeko ere.

Zazpi puntu landuko dituzte biharko saioan. Tartean bi mozio landuko dituzte. Lehena, Amazonek Oiartzunen ezarri nahi duen banaketa zentroaren gainekoa da eta hemeretzi eragilek sinatu dute. Bigarren mozioa, PSE-EE alderdiak aurkeztutakoa da, Errenterian trena lurperatzeari buruzkoa.