
Ostiral arratsaldean pasa behar dute Iztietako meskitatik elkartasun keinua egin nahi dutenek. Arropa kaxa itxietan eraman behar da.

Meskitak ez du iniziatiba hori antolatu, baina lokala utzi die herritar horiei arropa eta diru bilketa egin ahal izateko.

UNRWA Nazio Batuen agentzia bereziari eman dio udalak diru laguntza zuzena; garbiketa pertsonalerako kitak erosiko dituzte diru horrekin, bereziki haurrei eta emakumeei banatzeko.